LAGUNDU ZURE LANTALDEAREN TALENTUA HOBETZEN
Enpresentzako onlineko prestakuntza
Langileen prestakuntza- eta kudeaketa-prozesuak optimizatzeko soluzioak garatzen lagundu nahi dizu Euskaltelek, eraldaketa digitaleko estrategia globalaren barruan. Aprobetxatu ikaskuntza elektronikoaren abantailak! Trebakuntza-esperientzia dinamiko, interaktibo eta inspiratzaileen bidez, zure enpresako langileen motibazioa eta produktibitatea handitu ditzakezu.
TREBAKUNTZA-ESKAINTZA
Ikastaroen katalogoa % 100erainoko hobariak
Onlineko ikastaroen gure katalogoa aukera ezin hobea da zure lantaldearen garapen profesionalean inbertitzeko eta zure enpresako trebakuntza-beharrei erantzuteko. Balio pedagogiko handiko 80 ikastaro baino gehiago ditugu; diseinu profesionala, kalitatezko edukiak eta % 100erainoko hobariak.
ESAGUZU ZER BEHAR DUZUN
Ikaskuntza elektronikoko edukiak, neurrira
Gure katalogoan behar duzun ikastaroa aurkitzen ez baduzu, ikaskuntza elektronikoko ikastaro pertsonalizatu bat diseina dezakegu zure enpresarentzat.
Zure eduki korporatiboak trebakuntza-pilula erakargarri bihurtzen ditugu, edo diseinu profesionaleko onlineko ikastaro edo ikaskuntza-esperientzia pertsonalizatu eta merkatuko edozein LMSrekin bateragarri. Informazio erabilgarriz, dinamikoz, interaktiboz eta erraz eta azkar ikasteko modukoz betetako edukiak.
Zure eduki korporatiboak trebakuntza-pilula erakargarri bihurtzen ditugu, edo diseinu profesionaleko onlineko ikastaro edo ikaskuntza-esperientzia pertsonalizatu eta merkatuko edozein LMSrekin bateragarri. Informazio erabilgarriz, dinamikoz, interaktiboz eta erraz eta azkar ikasteko modukoz betetako edukiak.
ATERA ETEKINA ZURE URTEKO PRESTAKUNTZA-KREDITUARI
Hobarien kudeaketa
Gure bazkide espezializatuen laguntzari esker, gu arduratzen gara izapide administratibo guztiez; aski duzu ikastaroa aukeratzea.
Zer da urteko kreditua?
Lantaldea trebatzeko ikastaroetarako diru-kopuru bat da, ikastaroak % 100eraino finantzatzen dituena. Enpresa guztiek dute urteko kreditu bat, aurreko urtean egindako kotizazioen eta lantaldearen tamainaren araberakoa, baita lanbide-heziketan kotizatutako zenbateko osoaren araberakoa ere.
Zerbitzuaren bermea
Trebakuntza-prozesuan eta hobariak lortzekoan laguntzeko, lankidetzan ari gara Femxarekin. Trebakuntza-arloko entitate bat da, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du trebakuntzarekin lotutako izapide administratiboekin. Horri esker, bermatuta daude zerbitzuaren kalitatea eta profesionaltasuna, bai eta trebakuntza-kredituaren kudeaketa zuzena ere.
BEHAR DUZUN TREBAKUNTZA, KLIK BAKAR BATERA
Gehiago jakin nahi duzu?
Pozten gara gure onlineko trebakuntza interesatzen zaizula ikusita. Eman zure datuak eta hautatu zein ikastaro interesatzen zaizun. Lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.
Zalantzan zaude oraindik? Jarri harremanetan gurekin:
Tel: (+34) 986 493 464 (4089 luz.) | grupoeuskaltel @femxa.com